Fisioterapia Plazaburu6 - Terapia Zentroa

PNI klinikoa

Psikoneuroimmunologia

PNI klinikoa giza gorputzeko sistemen eta ingurunearen arteko elkarreragina aztergai duen zientzia da, eta psikologia, neurologia eta immunologia uztartzen ditu.

PNI klinikoa erabilgarria da osasun arazoen sorta zabal bat saihesteko eta tratatzeko.

PNI klinikoaren terapiaren planteamenduaren eskema:

PNI klinikoaren terapiaren planteamenduaren eskema - Donostian

PNI klinikoaren terapia:

Terapia hasteko, elkarrizketa pertsonala egiten zaio pazienteari, haren bizi ohiturei eta zenbait alderdiri buruzko xehetasunak biltzeko; horrela, arazoaren jatorria zehazten da. Tratamenduari dagokionez, bestalde, litekeena da elikaduran edo/eta bizi ohituretan aldaketaren bat egin behar izatea, pazientearen ongizatea ekarriko duen oreka bermatzeko.

PNI klinikoa iraupen luzeko patologiak edo patologia kronikoak tratatzeko erabiltzen da, oro har: migrainak, alergiak, psoriasia, kolon narritakorra, neke edo min kronikoa… eta arazo emozionalak (antsietatea, apatia…)

pni clínica en donostia